Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

nola argitaratu

Ankulegik onartzen ditu gizarte antropologiarekin eta antzeko beste diziplina batzuekin lotutako era guztietako material testualak, ikus-entzunezkoak eta esperimentalak.


Edukien originaltasuna

Ankulegirentzat propio sortutako edukiak argitaratuko dira, eta gure formatuetara egokitutako material ez originalak ere onartzen dira; horretarako, jatorria adierazi behar da hasierako ohar batean (egile bakoitzak bere gain hartzen du aurreko argitalpenen edo erakusketen argitalpen politikak betetzeko ardura). Ankulegiren izaera dibulgatzailea dela eta, aldez aurreko ibilbide bat duten edo argitaratu ez diren lanak berrerabiltzeko gonbita egiten dugu, blogeko gaikako ataletarako ekarpenak izan daitezkeenak eta/edo eztabaidak sor ditzaketenak.


Edukien formatua

Edukiak espazio digitaleko ataletan integratu behar dira, eta, beraz, formatu hauek onartuko dira:

  • Testu luzeak: artikuluak, kontakizun etnografikoak, elkarrizketak, etab. (gehienez 3000 hitz; salbuespen gisa, 4000 hitz onartuko dira gehienez).
  • Testu laburrak: gogoetak, erreseinak, kronikak, etab. (gehienez 1500 hitz).
  • Material grafikoak eta ikus-entzunezkoak: argazki- eta arte-saiakerak, lan dokumentalak, etab. (aurkezpen testu labur batekin batera). Ankulegin hartu ahal izango dira, edo beste biltegi digital batzuetatik sartu. Hedadura-mugak kasu bakoitzean zehaztuko dira.
  • Deskargatu daitezkeen beste formatu batzuk: tesinak, tesiak, txostenak, etab. (aurkezpeneko edo erreseinako testu labur batekin batera). Ankulegin hartu ahal izango dira, edo beste biltegi digital batzuetatik sartu.

Sarrera guztiek honako hauek izan behar dituzte:

  • Izenburu bat.
  • Egilea (norbanako bat, talde bat edo izenorde bat).
  • Filiazioa (aukerakoa).
  • 2 eta 4 gako-hitz artean, etiketa-hodeian sartuko direnak (tag-ak).

Aipamenak eta oharrak:

Ahal den neurrian, testuan zehar gehiegizko aipamen formalak saihestuko dira, bai eta begi-bistakoak diren edo orok ezagutzen dituen erreferentzia bibliografikoak ere. Beharrezko erreferentziak dokumentuaren amaierako oharretan sartuko dira Chicago Manual of Style 17th edition (full note) formatuan; horretarako, CSL bidez automatizatzea gomendatzen dugu. Oin-oharrak ere saihestuko dira.


Bidalketa

Materialak honako helbide honetara bidali behar dira: aldizkaria@ankulegi.org


Edukiak egokitzea eta hautatzea

Ankulegik bere ildo editoriala dauka. Ildo horrek ardatz tematiko batzuk ditu, elkartearen urteko jardunalditik eta bazkideen eta laguntzaileen interesetatik abiatuta gehitzen eta eguneratzen direnak. Proposatutako edukiak ildo tematiko horietan kokatzea behar-beharrezkoa ez den arren, oro har lehentasuna emango zaie espazio digitalean egiten diren eztabaidekin eta hausnarketekin loturiko ekarpenei.

Irizpide horietatik abiatuta, argitalpen batzordeak jasotako edukien kalitatea eta egokitasuna ebaluatuko ditu, eta egileei jakinaraziko die argitaratzeko onartzen diren edo ez, edo aldaketaren bat egin behar den. Oinarrizko kalitate irizpideak honako hauek izango dira: idazkera egokia (ortografia, puntuazioa eta gramatika), testuaren ulergarritasuna eta argumentuaren koherentzia. Edozein gai edo iritzi ongi etorria izango da, baina ez da onartuko pertsonen edo kolektiboen duintasuna urratzen duen testurik.


Edukiak argitaratzea

Onartutako edukiak argitaratzeko, egileen erregistroa egin beharko da –posta elektronikoa eta izena jarrita– Ankulegiko espazioan, Hypotheses-en indexatzea errazte aldera. Horri esker, egile bakoitzak beste post eta eztabaida batzuetan parte hartu ahal izango du eta berak argitaratutako sarreretan moderatzaile gisa jardun ahal izango du (argitalpen taldearekin batera).


Eztabaidak eta iruzkinak

Ankulegik espazio digital dinamikoa izan nahi du, eztabaidarako irekia, eta, beraz, interesa duen edonork iruzkinak egin ditzake atal eta sarrera guztietan. Iruzkinak argitaratzeko, gutxieneko erregistro bat behar da (posta elektronikoa eta izena). Argitalpen taldea arduratuko da une oro edukiak moderatzeaz, iruzkin iraingarriak edo lekuz kanpokoak saihesteko.


Sarbide irekiko politika

Espazio digital honetako edukiak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean argitaratzen dira, kontrakoa adierazi ezean.


Pribatutasun adierazpena

Aldizkariari emandako datu pertsonalei dagokienez, horiek emateko erabili ziren helburuetarako baino ez dira erabiliko, aldez aurretik bestelako baimenik izan ezean. Bermatzen dira datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak, bat etorriz Espainiako Estatuan indarrean dagoen legeriarekin.