Bertsolariaren Jokoa eta Jolasa (berredizioa) | Joseba Zulaika, 1985
Hemen eskaintzen dugun liburuak, Bertsolariaren Jokoa eta Jolasa (Casa Baroja, 1985), Joseba Zulaikak bertsolaritzaren gainean egindako gogoetak jasotzen ditu. Zulaikak han idatzi zuen estreinekotz bertsogintzaz eta horrela euskal antropologian ikerlerro iradokitzailea zabaldu zuen. Manuel Lekuonaren lan aitzindariak abiaburua hartuta, gaia hedatzen eta gaurkotzen asmatzen du Zulaikak, gerora klasikoa bilakatuko zen joko-jolas dikotomia mamituz.
