Luzaideko bordak. Landa eremuaren bilakaera, krisialdi ekosoziala eta agertoki berriak
Luzaideko mendiko paisaiako bordak iraganeko abeltzaintza-ereduaren aztarna materialak dira, landa eremuko azken hamarkadetako eraldaketa sakonen lekuko. Lan antropologiko honek, bordetatik abiatuta, baserri-ereduaren gainbehera aztertzen du; hala nola, aztergai ditu lur komunen erabileran izandako aldaketak, laborantzaren krisia eta despopulazioak paisaian zein komunitatean eragindako eraldaketak. Luzaideko kasu zehatzetik abiatu eta tokiko errealitatea krisialdi ekosozial zabalagoarekin uztartzen du; baita landa eremuaren etorkizunari buruzko galderen eta agertoki berrien inguruan gogoetatu ere.
