Bertsolariaren Jokoa eta Jolasa, lau hamarkada antropologiari galdegiten
Joseba Zulaikak “Bertsolariaren Jokoa eta Jolasa” idatzi zuen 1985ean, 9. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren atarian. Ekainean amaitu zuen izkribua eta urrian eman zitzaion hasiera 1986ko martxoan Sebastian Lizaso Iraolak irabaziko zuen bertso-guduari. Berrogei urte eta hamar txapelketa geroago, 2026ko irailean, gainean dugu 19. edizioa. Testu iradokitzailea ondu zuen Zulaikak, bertsozaletasunak bultzatuta eta garai hartan puri-purian zegoen eztabaidak —txapelketa bai ala ez?— akuilatuta. Gogoeta honek balioan jarri nahi du Zulaikaren saiakera.
