Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

Autor: Julia Ron Soto

Ustelkeriak irentsitako lurralde baten etnografia: toxikoekin bizikidetza Zaldibarko zabortegiko inguruetan.

2020ko “hondamendia” Euskal Autonomia Erkidegoko azken mendeko krisi ekologiko eta politiko larrienetzat jo da. Zaldibarko zabortegiko luiziak euskal elite politiko-ekonomikoen ustelkeria-sareak eta iruzurrezko kudeaketa modu ikusgarrian jarri zituen agerian, baina izebergaren punta txiki bat besterik ez zitzaigun begi-bistara geratu: urazpian (edo lurrazpian?) ezkutatuta gelditu zen beste dena. Halarik ere, baita hondamendiaren ostean ere, gutxi izan ziren Eitzagara, zabortegia dagoen baserri-auzora, hurbildu ziren komunikabide eta ikerlariak, auzotarrek hamarkada luzez bizi izan duten abandonu- eta ahazte-egoera betikotuz.