Digital resources in the Social Sciences and Humanities OpenEdition Our platforms OpenEdition Books OpenEdition Journals Hypotheses Calenda Libraries OpenEdition Freemium Follow us

aurkezpena

Ankulegi Gizarte Antropologiari buruzko ezagutzak trukatzeko eta eztabaidatzeko gune digital irekia eta dinamikoa da. Gune hau Ankulegi Euskal Antropologia Elkartearen argitalpen proiektua berritzearen emaitza ere bada, 1997tik 2019ra bitarte Ankulegi Gizarte Antropologia Aldizkaria kaleratu ondoren. Aipatutako egitura berriaren bidez, argitalpen eremu arin bat sendotu nahi dugu, praktika etnografikoen eta gaur egungo antropologiaren gaineko ikerketa-, eztabaida- eta adierazpen-mekanismo kolektiboak eta esperimentalak garatzeko aukera emango duena, edukien zehaztasuna eta kalitatea galdu gabe.

Era berean, Euskal Herriko eta nazioarteko Gizarte Antropologiari buruzko informazioa eta albisteak eskaintzen ditugu. Beraz, arlo akademikoa gainditzen duen publiko batengana jotzea da gure asmoa, Antropologiarekin eta haren ertzekin lotutako kolektiboen, ikertzaileen, ikasleen, profesionalen, erakundeen eta abarren arteko lotura esparru bat sortzeko.

Hypotheses-en parte gisa —sarbide libreko OpenEdition atariarekin lotutako blogging zientifikoko plataforma da hori—, Ankulegi saiatzen da edukiak giza eta gizarte zientzietara bideratutako biltegi batean sartzen, antzeko plataforma digitaletan garatzen ahal diren beste ikerketa ildo batzuekin lotzeko.

Gune hau, azken batean, antropologian interesa duten pertsona guztientzat dago zabalik, eta ez dago idazketa formatu zehatzetara edo eskakizun akademikoetara egokitu beharrik. Ohiko formatuez gain —testualak, grafikoak eta ikus-entzunezkoak—, dei berezia egiten dugu honako hauek biltzeko: era guztietako kontakizun, artefaktu eta esperimentu etnografikoak, bizi garen agertoki, esperientzia eta bizi- eta ikerketa-testuinguruen berri ematen dutenak; diziplinaren berezko kontzeptu edo problematikekin lotutako gogoetak; eta/edo irakurketen, filmen eta museoetara egindako bisiten kronikak, bai eta bidaien edo bestelakoen kronikak ere.


Argitalpen taldea

Argitalpen kontseilua:
Ion Fernández de las Heras
Lidia Montesinos Llinares

Aholku kontseilua:
Susana Carro Ripalda
Carlos García Grados
Olatz González Abrisketa
Xabier Jaso Esain
Andrea Ruiz Balzola