Nature Change | Kimia Kamvari

Koochaki, Nader (Ed.) (2020). Nature Change.
Donostia / San Sebastián: Fundación Cristina Enea Fundazioa, 108 or.
ISBN: 978-84-09-20951-4


Nature Change es una exposición individual de Kimia Kamvari exhibida por primera vez en el Centro de Recursos Medio Ambientales de Cristina Enea (Donostia / San Sebastián) entre el 22 de noviembre de 2018 y el 22 de febrero de 2019. La exposición es una reflexión sobre la relación entre el arte y la naturaleza, la materia y la experiencia inmediata, el tiempo cíclico y la ecología.

Nature Change es también el título del libro creado a partir de aquella exposición y elaborado con documentación gráfi­ca de la misma. Se ha publicado en tres idiomas: euskera, castellano e inglés, y ha sido diseñado por Filiep Tacq. El libro incluye textos de los siguientes autores:

  • Cenizas a las cenizas, polvo al polvo de Koenraad Van den Driessche
  • Fuerzas de los elementos naturales de Michael Marder
  • Efectos de mutuo arrastre de Lidia Montesinos
  • Recuerda el vuelo, el pájaro muere de Kimia Kamvari y Nader Koochaki

La exposición tiene como punto de partida un viaje, un movimiento migratorio; el que emprendió la artista Kimia Kamvari desde Irán hacia el País Vasco en septiembre de 2015. El desplazamiento desde Teherán —una metrópolis con 12 millones de habitantes— hacia un pequeño núcleo de casas en el barrio de Astigarreta —Beasain— implicó un cambio radical de contexto y de hábitat para la artista, que experimentó un vuelco en su percepción sensorial y estética.

Habitando un nuevo territorio, Kimia se ha sumergido en una búsqueda ecológica y experimental que va más allá de la representación pictórica del paisaje. En este cambio de naturaleza, su obra aborda preguntas esenciales sobre la materialidad del tiempo, el movimiento cíclico de la vida y la muerte, las formas de hacer experiencia, el acontecimiento y la memoria. Los trabajos que aquí se presentan indagan además en formas de representación que no permanezcan inmóviles, que registren la propia idea de cambio: ¿pueden los elementos naturales, con su memoria biológica, ser impresos en la obra de arte?

Nature Change Kimia Kamvariren bakarkako erakusketa bat da, 2018ko azaroaren 22tik 2019ko otsailaren 22ra bitartean Cristina Enea Fundazioaren Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean estreinakoz erakutsi zena. Artea eta natura, materia eta berehalako esperientzia eta denbora ziklikoaren eta ekologiaren arteko erlazioei buruzko gogoeta da erakusketa.

Nature Change erakusketa haren harira sortutako eta bertako dokumentazio grafi­koarekin ondutako liburua ere bada. Hiru hizkuntzatan argitaratu da: euskara, gaztelera eta ingelesa; eta Filiep Tacqek diseinatu du. Liburuak ondorengo egileen testuak biltzen ditu:

  • Errautsetatik errautsetara, hautsetatik hautsera, Koenraad Van den Driessche
  • Naturaren elementuen indarrak, Michael Marder
  • Elkarrenganako herrestatze-efektuak, Lidia Montesinos
  • Gogoratu hegaldia, txoria hilkorra da, Kimia Kamvari eta Nader Koochaki

Erakusketak bidaia bat, mugimendu migratzaile bat du abiaburutzat, Kimia Kamvari artistak 2015eko irailean Irandik Euskal Herrirantz egindakoa. Teherandik —12 milioi biztanleko metropoli bat— Astigarreta auzoko etxegune batera —Beasain— egindako lekualdatzeak, erabateko testuinguru eta habitat aldaketa ekarri zuen berekin artistarentzat, eta irauli egin zuen bere pertzepzioa zentzumenei eta estatikari dagokienez.

Lurralde berri bat habitatuz, bilaketa ekologiko eta esperimental batean murgildu da Kimia, paisaiaren errepresentazio piktorikotik harago doana. Natura aldaketa horretan, bere lanak denboraren materialtasunari buruz, bizitza eta heriotzaren mugimendu ziklikoari buruz, esperientzia osatzeko moduei eta gertaerei buruz gogoeta egiten du. Hemen aurkezten diren lanek, gainera, geldirik geratuko ez diren adierazpideak arakatzen dituzte, aldaketaren ideia bera jasoz: ba al dago naturako elementuak, euren memoria biologikoarekin, artelanean inprimatzerik?

Kimia Kamvari (Colonia, 1986) es una artista iraní. Desde que se mudó de Teherán a Astigarreta (Beasain, País Vasco), sus trabajos dieron un importante giro conceptual. Formada en el ámbito de la pintura, durante los últimos años ha reflexionado sobre el medio pictórico, comenzado a trabajar en otros formatos tales como la fotografía, el uso de materiales orgánicos y la instalación. En sus trabajos destaca una particular forma de mirar a la naturaleza, siendo muestra de ello sus recientes exposiciones individuales: Aperion (2018, Dastan Gallery / Electric Room), Nature Change (2019, Fundación Cristina Enea) y Event Horizon (2019, Dastan Gallery /Dastan’s Basement).

Catálogo de la exposición
[PDF]

Kimia Kamvari (Colonia, 1986) artista iraniarra da. Teherandik Astigarretara (Beasain, Euskal Herria) bizitzera mugitu zenean, bere lanek bira kontzeptual garrantzitsu bat jasan zuten. Margolaritzaren alorrean hezitakoa, azken urteetan bitarteko piktorikoaz gogoeta egin du, argazkigintza, material organikoen erabilera eta instalazioaren gisako formatuetan lan eginez. Bere lanetan naturari so egiteko modu berezi bat nabarmentzen da, haren lekuko direlarik bere azken bakarkako erakusketak: Aperion (2018, Dastan Gallery / Electric Room), Nature Change (2019, Cristina Enea Fundazioa) eta Event Horizon (2019, Dastan Gallery /Dastan’s Basement).

Erakusketaren katalogoa
[PDF]

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Buscar en OpenEdition Search

Se le redirigirá a OpenEdition Search