Adierazpena: Ankulegi Palestinako genozidioaren aurka | Comunicado: Ankulegi contra el genocidio en Palestina

ANKULEGIK ESKATZEN DIE EUSKAL ERAKUNDE ETA ALDERDI POLITIKOEI ISRAELGO ESTATUAREKIKO HARREMANAK ETEN DITZATELA PALESTINAN GENOZIDIOAK JARRAITZEN DUEN BITARTEAN




ANKULEGI Euskal Antropologia Elkartetik gure kezka eta haserrea adierazi nahi dugu Israelgo Estatua Gazako Zerrendan herritar zibilak setiatuz, gerrako krimenak burutuz eta Palestinako biztanleriaren gaineko genozidioa iraunaraziz erakusten ari den inpunitatearen aurrean. Israel ankerkeriaz eta gizatasunik gabe tratatzen ari da palestinarrak, urik, janaririk eta elektrizitaterik gabe utzita, eta eraikinak, ospitaleak, eskolak, informatzaileak, kazetariak eta baita izugarrikeria horretatik ihes egiten ari diren pertsonak ere etengabe eta bereizi gabe bonbardatuta. Hori are kezkagarriagoa da, garbiketa etnikoa egiteko asmo argi eta nabarmena erakusten duelako.

Israelgo gobernu sionistak hamarkadak daramatza palestinarrak benetako apartheid baten mende jartzen, dagoeneko kontzentrazio-esparru edo kartzela gisa hartzen den Gazako Zerrendan batez ere. Egoera hori behin eta berriz salatu dute hainbat erakundek, giza eskubideen defendatzaileek eta gizarte-erakundek, ia ondoriorik gabe. Urriaren 7tik, Hamasek eta Palestinako beste talde armatu batzuek Israelgo biztanleria zibilaren aurka egindako eraso indiskriminatuen eta gaitzesgarrien ondoren, Israel zigor kolektibo onartezina aplikatzen ari da Palestinako herritar guztien aurka, eta ezin da, inola ere, bidezko defentsa gisa justifikatu.

NBEk genozidiotzat jo ditu krimen horiek (1948ko abenduaren 9ko Genozidioko Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioan zehaztu zen bezala) eta azaroaren 24ko su-etenera arte salatu zuen Gazako herritarrak gosez eta egarriz hiltzen hasiak zirela. Hala ere, Israelek sistematikoki urratzen ditu NBEren ebazpen guztiak, eta batere zigorrik jaso gabe jarraitu du Gaza bonbardatzen, baita UNRWAko errefuxiatuak hartzeko guneak ere, eta ehun langile baino gehiago erail ditu. Horrela jokatuta, Netanyahuk zuzendutako gobernuak milaka haur hil ditu; hau da, Palestinako herritar ahulenak, inola ere eragin ez duten egoera beldurgarri bati aurre egin behar diotenak eta berehalako babesa behar dutenak.

Horregatik, ANKULEGIk Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuei, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiei, euskal udal guztiei eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei eskatzen die Israelgo Estatuarekiko harreman diplomatiko, komertzial eta lankidetzazko oro hausteko, harik eta biztanleria zibila salbu mantenduko duen eta lekualdatutako pertsona guztiak beren lurraldeetara segurtasunez itzultzea ahalbidetuko duen su-eten iraunkorra ezartzen den arte.

Horrek esan nahi du Europar Batasunari interpelazioa egin behar zaiola: Israelgo Estatuarekin gaur egun indarrean dagoen Euromediterraneo Elkartze-Hitzarmena inpugnatu behar da, eta Europar Batasuneko Kontseiluaren Jarrera Bateratua (944/ASPE, 2008ko abenduaren 8koa) bete dadin eskatu. Jarrera horrek ezartzen du ukatuko dela armak esportatzea giza eskubideak betetzen ez dituzten herrialdeetara, nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen duten herrialdeetara edo urraketa horiek egiteko arrisku nabarmena dagoen herrialdeetara. Estatu espainiarreko Gobernuak, beraz, berehala geldiarazi behar du armen salerosketa herrialde horrekin.

Horrek gure lurraldean armen salerosketan diharduten enpresak ere inplikatzen ditu, administrazio publikoek Israelekin egindako kontratu guztiak eteteko eskatu behar baitiete; eta, era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak 2018an Sosa enpresa-azeleragailu israeldarrarekin sinatutako hitzarmena eta lurralde okupatuetan jarduten duen CAF trenbideen euskal enpresa konprometitzen ditu. Eten egin behar dira, halaber, Eusko Jaurlaritzak duela hamarkada batzuetatik Israelekin dituen merkataritza- eta lankidetza-harreman guztiak. Izan ere, harreman horiek ohikoak dira, esaterako, material militarrak eta segurtasunekoak erosteko.

Azken batean, Israelgo Estatuarekiko lotura eta harreman guztiak bertan behera gelditzea eskatzen dugu, maila guztietan eta esparru guztietan, estatu terrorista gisa jokatzen duen bitartean. Ez dira nahikoa “geldialdi humanitarioak” eta sarraski berriak iragartzen dituzten su-etenak. Beharrezkoa eta premiazkoa da erasoak gelditzea eta, gainera, Israelek eremu okupatuetan ezarritako apartheid erregimenarekin amaitzea. Israelekin harremanak haustea ezinbestekoa da haren ekintzak gaitzesteko mezu argi eta irmoa zabaldu nahi bada, eta benetako presioa egiteko eta Gazako genozidioaren konplize izaten ez jarraitzeko modu bakarra da.

Ildo horretan, euskal erakunde eta alderdi politikoei ere eskatu nahi diegu bat egin dezatela Gazan egindako genozidioaren eta gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak eta eragileak Nazioarteko Zigor Auzitegira eramateko egiten ari diren ekimenekin. Nazioarteko justizia-prozedurak eta eragindako kaltea konpontzeko mekanismoak abian jarriz soilik geldiarazi ahal izango da palestinarren eta israeldarren arteko gatazka konpontzeko bide demokratikoak lantzea eragozten duen neurrigabeko eta justifikaziorik gabeko indarkeria.

Azkenik, dei egiten diegu euskal biztanleei boikot aktiboa egin diezaieten Israelekin harremanak dituzten edo Israelgo kapitala duten produktu, establezimendu eta enpresei. Eskola eta ikastetxe guztiei dei egiten diegu mobilizatzeko eta argi eta garbi adierazteko ikastetxeak ezin direla helburu militarrak izan; eta osasun zentroetako langileei dei egiten diegu gaitzets ditzaten Gazako ospitaleen aurka egiten ari diren eraso onartezinak.

Adierazpen honen bidez bat egin nahi dugu Palestinak bizi duen bidegabeko egoerarako irtenbide demokratikoa eta Palestinaren existentzia eta herri palestinarraren autodeterminazio eskubidea aitortuko dituen deskolonizazio prozesu bat eskatzen duten ahotsekin. Gure lurraldean berezko historia duten nazioarteko harremanen eta gizarte gatazken desmilitarizazio eskaerekin ere bat egiten dugu: diktaduren eta gerren, soldadutzaren, arma industriaren eta NATOren aurkako ekimenez ari gara. Izan ere, “gerra hemen hasten da”, eta ez dugu ahazten Ukrainan gertatzen dena ere, hango liskarrek agerian uzten baitute gerra gorakadaren estrategia eta harreman politikoei buruzko ikuspegi militarra (blokeetan oinarritua) politika egiteko modu zentzugabea dela, eta ez dugula isilbidez naturalizatu eta onartu behar.

Azkenik, berariazko mezu bat helarazi nahi diegu erakunde akademikoei, bereziki euskal unibertsitate publikoei (UPV/EHU eta NUP) eta unibertsitateko sail guztiei, abian den genozidioaren, okupazioaren eta Palestinako biztanleriak jasaten duen apartheidaren aurka ager daitezen eta Israelgo unibertsitateen aurkako boikot akademikoaren kanpainekin bat egin dezaten.

Antropologiako elkarte, sail eta profesionalei bereziki eskatzen diegu Palestinari eta Insaniyyat Palestinako Antropologia Elkarteko lankideei elkartasuna adierazteko eta genozidioaren aurrean isilik ez egoteko, Gazako Berzeit Unibertsitatetik eskatu ziguten bezala. Antropologiako profesionalek Israelen aurka egindako boikot kanpaina akademikoa zabaldu eta errepikatzera animatzen ditugu, bai eta EASA Europako Antropologia Elkartearen adierazpena edo indarkeria bertan behera uzteko eskatuz Amerikako Antropologia Elkarteak plazaratutako agiria eta Palestinari buruzko haren ebazpena zabaltzera ere.

ANKULEGItik proposatzen diogu UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailari, zeinarekin harreman estua baitugu, eska diezaiola Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreari Israelgo Estatuarekin harremanak eta lankidetzak eten ditzala, eta, horrela, bat egin dezala Bartzelonako Unibertsitateko Antropologia Sailak hasitako ekimenarekin.

     

  Euskal Herria,
2023ko azaroaren 29an

 Palestinako Herriarekiko
Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

ANKULEGI SOLICITA A LAS INSTITUCIONES Y PARTIDOS POLÍTICOS VASCOS LA RUPTURA DE LAS RELACIONES CON EL ESTADO DE ISRAEL MIENTRAS CONTINÚE EL GENOCIDIO EN PALESTINA




Desde la Asociación vasca de Antropología ANKULEGI queremos manifestar nuestra profunda preocupación e indignación ante la impunidad con la que está actuando el Estado de Israel en la franja de Gaza, asediando a la población civil, cometiendo crímenes de guerra y perpetuando un genocidio sobre la población de Palestina. La crueldad y la deshumanización con la que Israel está tratando a la población palestina, dejándola sin agua, comida, ni electricidad, y bombardeando constante e indiscriminadamente edificios, hospitales, escuelas, a informadores y periodistas e incluso a las personas que huyen del horror, es más preocupante si cabe porque muestra, sin ambages, un propósito claro y manifiesto de limpieza étnica.

El gobierno sionista de Israel lleva décadas sometiendo a la población palestina a un verdadero apartheid, especialmente en la franja de Gaza -ya calificada como campo de concentración o cárcel a cielo abierto-, cuestión que ha sido insistentemente denunciada por infinidad de entidades, personas defensoras de los derechos humanos y organizaciones sociales, sin apenas consecuencias. Desde el 7 de octubre, tras los indiscriminados y asimismo repudiables ataques contra población civil israelí por parte de Hamás y otros grupos armados palestinos, Israel está aplicando un castigo colectivo intolerable contra toda la población palestina que no puede, en ningún caso, justificarse como legítima defensa.

La ONU ya ha calificado estos crímenes de genocidio (tal y como quedó definido en la Convención para la Prevención y la Sanción del Delito de Genocidio, el 9 diciembre de 1948) y hasta la tregua del 24 de noviembre denunciaba que la población de Gaza estaba empezando a morir de hambre y de sed. Sin embargo, Israel incumple sistemáticamente todas las resoluciones de la ONU, y ha continuado bombardeando impunemente Gaza, incluso los centros de acogida de refugiados de UNRWA, asesinando a más de un centenar de sus trabajadores. Con estas acciones, el gobierno dirigido por Netanyahu ha acabado con la vida de miles de niñas y niños, la población más vulnerable de Palestina, que afronta una situación terrorífica, que en ningún caso ha provocado y de la que debe ser inmediatamente protegida.

Es por ello que desde ANKULEGI exigimos al Gobierno de la Comunidad Autónoma Vasca y de la Comunidad Foral de Navarra, a las diputaciones forales de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, a todos los ayuntamientos vascos y a todos los partidos políticos con representación parlamentaria que rompan toda relación diplomática, comercial y de colaboración con el Estado de Israel mientras no se establezca un alto al fuego permanente que mantenga a salvo a la población civil y permita el retorno seguro de todas las personas desplazadas a sus territorios.

Esto implica interpelar a la Unión Europa: impugnar el Acuerdo Euromediterráneo de Asociación con el Estado de Israel, actualmente en vigor, y también apelar al cumplimiento de la Posición Común del Consejo de la Unión Europea (944/PESC de 8 de diciembre de 2008) que establece que se denegará la exportación de armas a países que no cumplan con los Derechos Humanos, que violen el Derecho internacional humanitario o en los que exista un riesgo manifiesto de que se comentan estas violaciones. El gobierno de España debe, por lo tanto, detener de forma inmediata el comercio de armas con este país.

Esto implica también a las empresas radicadas en nuestro territorio dedicadas al comercio armamentístico, a las que las administraciones públicas deben exigir que suspendan todos los contratos con Israel; y compromete asimismo al Convenio suscrito en 2018 por la Diputación Foral de Bizkaia con la aceleradora empresarial israelí Sosa, o a la empresa vasca de ferrocarriles CAF, que opera en los territorios ocupados. Deben suspenderse también todas las relaciones comerciales y de colaboración que desde hace décadas mantiene el Gobierno Vasco con Israel, habituales, por ejemplo, para la compra de materiales militares y de seguridad.

En definitiva, exigimos que se desactiven todos los vínculos y relaciones con el Estado de Israel, a todos los niveles y en todos los ámbitos, mientras este se comporte como un estado terrorista. Son completamente insuficientes las “pausas humanitarias” y las treguas que anuncian nuevas masacres, es necesario y urgente detener los ataques y acabar además con el régimen de apartheid impuesto por Israel en las zonas ocupadas. Romper relaciones con Israel es imprescindible para lanzar un mensaje claro y rotundo de rechazo a sus actuaciones, la única manera de ejercer una presión real y no seguir siendo cómplices del genocidio en Gaza.

En este sentido, también queremos pedir a las instituciones y partidos políticos vascos que se unan a las iniciativas en curso para llevar a los responsables y ejecutores de los crímenes de genocidio y lesa humanidad cometidos en Gaza ante el Tribunal Penal Internacional. Solo poniendo en marcha procedimientos de justicia internacional y mecanismos de reparación del daño causado se podrá frenar la violencia desmedida e injustificada que impide trabajar vías democráticas para la resolución del conflicto palestino-israelí.

Finalmente, hacemos un llamamiento a que la población vasca realice un boicot activo a los productos, establecimientos y empresas que mantienen relaciones con Israel o que cuenten con capital israelí. Hacemos también un llamado a todas las escuelas y centros educativos para que se movilicen y manifiesten alto y claro que los colegios no pueden ser objetivos militares; y animamos a las trabajadoras y trabajadores de los centros sanitarios a que muestren su repulsa ante los inaceptables ataques que se están produciendo contra los hospitales de Gaza.

Con esta declaración queremos sumarnos a las voces que reclaman una salida democrática para la injusta situación que vive Palestina, un proceso de descolonización que reconozca su existencia y el derecho a la autodeterminación del pueblo palestino. Nos sumamos también a las demandas de desmilitarización de las relaciones internacionales y de los conflictos sociales, que tienen una historia específica en nuestro territorio: en contra de las dictaduras y de las guerras, del servicio militar, de la industria armamentística y de la OTAN. Porque “la guerra empieza aquí”, y no nos olvidamos tampoco de lo que sucede en Ucrania, porque los enfrentamientos que allí continúan ponen de manifiesto que la estrategia de la escalada bélica y el abordaje militar de las relaciones políticas en términos de bloques es una forma aberrante de hacer política que no debemos naturalizar y aceptar de manera tácita.

Por último, queremos trasmitir un mensaje específico a las instituciones académicas, especialmente a las universidades públicas vascas (UPV/EHU y UPNA) y a todos los departamentos universitarios, para que se posicionen en contra del genocidio en curso, de la ocupación y del apartheid al que está sometida la población palestina y se sumen a las campañas de boicot académico contra las universidades israelíes.

A las asociaciones, departamentos y profesionales de la Antropología les instamos también, muy particularmente, a solidarizarse con Palestina, con nuestros colegas de Insaniyyat (Asociación Palestina de Antropología), y a no permanecer en silencio ante el genocidio como nos pidieron desde la Universidad de Berzeit, en Gaza. Les animamos a difundir y replicar la campaña de boicot académico contra Israel por parte de las y los profesionales de la Antropología, así como a difundir el pronunciamiento de la Asociación Europea de Antropología, EASA o el comunicado de la Asociación Americana de Antropología pidiendo el cese de la violencia y su resolución sobre Palestina.

Desde ANKULEGI proponemos al Departamento de Filosofía de los Valores y Antropología Social de la UPV/EHU, con el que mantenemos estrechas relaciones, que inste a la rectora de la Universidad del País vasco UPV/EHU a romper relaciones y colaboraciones con el Estado de Israel, sumándonos así a la iniciativa emprendida por el Departamento de Antropología de la Universidad de Barcelona.


Euskal Herria,
a 29 de noviembre de 2023

Día Internacional de Solidaridad
con el Pueblo Palestino



Citar este post
ankulegi (2023, 28 noviembre). Adierazpena: Ankulegi Palestinako genozidioaren aurka | Comunicado: Ankulegi contra el genocidio en Palestina. Ankulegi. Recuperado 23 de febrero de 2024, de https://doi.org/10.58079/b78d

1 respuesta

  1. 27/12/2023

    […] del pueblo palestino expresadas en varios comunicados por las asociaciones de antropología Ankulegi, Institut Català d’Antropologia (ICA), Institut d’Antropologia de les Illes […]

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Buscar en OpenEdition Search

Se le redirigirá a OpenEdition Search