Antropologia berez al da emantzipatzailea, eraldatzailea edo militantea? | ¿Es la antropología emancipadora, transformadora o militante per se?

Ankulegiren 2021eko “Antropologiaren (lan)bideak” jardunaldian, “Lan esperientziak akademiatik kanpo” izeneko mahai-ingurua antolatu zen. Bertan, antropologiarekin lan egiten duten pertsonak etorri ziren, haien lan-esperientziak eta gogoetak partekatzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologiako Gradua lortuz gero, Euskal Herrian lan egin duten honako lau espezialista hauek gonbidatu zituen Ankulegik: Maider Eguzkitza (Farapi Koop.), Enara Eizagirre (Aztiker Ikergunea), Olatz Retegi (UPV/EHU, Aranzadi Zientzia Elkartea), eta Josu Ozaita (antropologo autonomoa). Mahai-ingurua Ankulegiko kide den Xabier Jasok moderatu zuen, eta berak argitaratu zuen geroago mintzaldiaren laburpena gure webgunean.

Eztabaida berriz ere bultzatzeko asmoz, mahai-inguru hartan Xabier Jasok egin zuen galdera birplanteatuko dugu, parte-hartzaileen ideiak eta erantzunak laburbilduz. Publikoak interesa erakutsi zuenez, blog-espazio hori erabili nahi genuke mintzaldiari eta eztabaidari jarraipena emateko. Honakoa izan zen galdera:

“Giza eskubideak eta bestelako kontuez ari garela, iaz Karina Pachecok esan zuen iruditzen zitzaiola nolabaiteko trantsizio egoeran sartu dela mundua  (Pachakutik ketxueraz), krisi batetik abiatuta etorkizunean sor daitekeen beste errealitate baterantz doana. Eraldaketa sozial handiak izango dituen garaian sartu berriak garela. Horregatik, antropologiaren eta eraldaketa sozialaren arteko harremanaz galdetu nahi dizuet: antropologiaren potentzialtasuna nolakoa izan daiteke eraldaketa garai honetan?


Galderak sortu dituen erantzunak eta eztabaida-gaiak bildu ditugu jarraian, eta espazio digitalaren irakurleoi parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu, testuko azken atalean iruzkinak egiteko aukera baliatuz.

Maider Eguzkitzak aldarrikatu zuen antropologiaren eta etnografia-tekniken erabilera gizarte-eraldaketa sustatzeko; izan ere, horixe da Farapi kooperatibaren helburua. Adibidez, Euskal Herriko festa herrikoiei buruz lan egin dute: feminismoaren eta generoaren ikuspuntutik, parte-hartze prozesuak eta talde hausnarketak bultzatu dituzte festaren eredua pentsatzeko. Jai giroko ospakizunetan agertzen diren sinbolo, irudi eta jarrera sexistei buruzko diagnostiko-etnografia kolektibo batetik abiatuta, kontzientzia hartzen da eta ondorioz beste jarduera, eredu eta ekintza mota jakin batzuk irudikatzen ahal dira. Lan hori egiten denean, batzuetan aldaketaren kontrako puntuak sumatzen dira, pertsonek tradizioaren gaineko ikuspegi finkoa dutelako. Preseski, tokiko mailan (maila mikroan) erresistentzia-puntu horiek aurkitzeak posible egiten du eraldaketa. Talde bakoitzak, tentsioak biltzen dituzten puntuak miatzen eta etnografiatzen ditu, eta hortik aldaketa irudikatzen dute. Gehienetan aldaketa txikiak dira, baina aldaketa handiagoetara eraman dezakete.

Enara Eizagirrek ideia horrekin bat egin zuen; berarentzat eraldaketa sustatzeko gai da praktika etnografikoa, eta diziplinarteko lanaren garrantzia nabarmendu zuen. Eizagirreren hitzetan, antropologiak ikerketetan ematen duen ikuspegi holistikoak beste diziplina batzuekiko harremanak hobetzen ditu. Aztiker soziologia-ikergunean lan eginez, inkesta kuantitatiboak egiteko esperientzia eduki du Eizagirrek, eta gizartea aztertzeko balio handia du horrek. Haatik, inkestak ez dira beti egokiak errealitatea azaltzeko edo esanahiak atzemateko. Datu kuantitatiboak interpretatzea zaila da, bereziki aldaketa uneetan; hori dela eta, antropologiako teknika kualitatiboak garrantzitsuak izaten dira. Jakintza ikusmolde ezberdinetatik eraikitzen da, eta horretan antropologiak rol handia du, ikuspegi eta metodologia berezia zurkaizten baitu.

Antropologiaren bidez sinboloak, generoak, harremanak eta beste hainbat esparru sozial aztertzen ahal direla azaldu zuen Olatz Retegik. Horrela, ikuspegia zabaldu eta gertaerak beren testuinguruetan kokatzen dira. Gainera, lan etnografikoak eragile sozialak ditu oinarri: “feedback” delakoa bilatzen da, elkarrizketen eta galderen bidez. Aranzadirekin lan egin zuenean, ohartu zen elkarrekiko interes horrek jakinmina bideratzen edo transmititzen zuela. Adibidez, herri batean ikerketa egin zutenean, jendeak gogotik parte hartu zuen, eta ondorioz beren kabuz ikerketak egiten edo ideiak proposatzen hasi ziren. Retegiren ustez, zeregin antropologikoa partekatu eta trukatu egiten da; eraikuntza kolektiboa eta lankidetzakoa da. Horregatik, gizarte emantzipaziorako eta aterabide berritzaileak sortzeko gakoak eskaintzen ditu etnografiak.

Une horretan, eraldaketa soziala eta antropologiaren arteko lotura kolokan jarriz, eztabaida aberastu nahi izan zuen Josu Ozaitak. Dudarik gabe, ikuspegia hedatzen du eta hausnarketak sortzen ditu lan etnografikoak. Horrela bada ere, zenbateraino baiezta dezakegu antropologiak berekin dakarrela eraldaketa soziala? Galdera horren bitartez, antropologia eta lan kritikoaren arteko harreman zuzena zalantzan jarri nahi zuen Ozaitak. Itxuraz, ikerketa-gai batzuekin bat egiten du antropologiak, edota ideia sozialak eta engaiamendu politiko bereziak ekartzen ditu. Ozaitaren iritziz, ordea, ez da beti horrela; izan ere, uste horrek “garbizaletasuna” sortzen omen du eta ondorioz kontraesanak agertzen dira lan egiteko momentuan. Irudiz, lan antropologikoak, teorikoa eta kritikoa izanik, ezin du bat egin lan batzuekin eta merkatuaren errealitatearekin.

Enara Eizagirre bat etorri zen diziplinaren nolabaiteko idealizazioa dagoela dioen ikuspegiarekin. Unibertsitatean eta ikasketetan zehar botere-harremanak, menderatze-sistemak eta erresistentziak aztertzen dira, ikuspegi kritikotik eta kontzeptu edo errealitate sozialaren analisian oinarrituz. Haatik, lan mundura sartzean, lehen dirulaguntzak edo aukerak prekarioak izaten dira eta gehienetan enpresa handiekin lotuta daude, non etikaren aldetik arazoak badiren. Horrenbestez, ikuspegi idealizatuak eta lan aukerek talka egiten dute; baloreak zalantzan dira, bai eta eraldaketa sozialaren miresmena ere, eta jardun profesionalaren eta pentsamendu kritikoaren arteko konpromisoa aurkitu behar da. Lan munduan sartzea eta beren burua moldatzea zaila dela argi dute antropologoek.

Azkenean, gonbidatuek azaldu zuten nola bultzatzen ari diren eraldaketa soziala antropologiari esker: Maider Eguzkitza, gogoeta zehatzen eta maila mikroan piztutako aldaketen bidez, eta Olatz Retegiren kasuan, elkarlanean bermatuz. Enara Eizagirrek ere metodo horiek baliatzen ditu, baina lan-munduaren mugak azpimarratu nahi izan zituen. Bide beretik, antropologiaren botere eraldatzailea zalantzan jarri zuen Josu Ozaitak, aldaketa sozialen helmena galdekatuz. Dudak berriz agertu ziren eztabaidaren bukaeran, eta horrela esan zuen publikoko pertsona batek: “Antropologia berez al da emantzipatzailea, eraldatzeilea edo militantea?”

Edozein gogoeta, esperientzia edo kontakizun ongi etorria da, betiere pluraltasunetik, errespetutik eta adierazteko aukeren aniztasunetik.

En la jornada anual de Ankulegi de 2021, La antropología como profesión, tuvo lugar una mesa redonda titulada “Lan esperientziak akademiatik kanpo” (experiencias de trabajo fuera de la academia) en la que  intervinieron varias personas formadas en antropología que expusieron sus experiencias en el ámbito laboral y abrieron varias líneas de reflexión. Ankulegi invitó a cuatro personas que habían cursado el Grado de Antropología en la Universidad el País Vasco UPV/EHU y que habían dado sus primeros pasos como profesionales en Euskal Herria: Maider Eguzkitza (de Farapi Koop.), Enara Eizagirre (de Aztiker Ikergunea), Olatz Retegi (becaria en la UPV/EHU y miembro de Aranzadi Zientzia Elkartea) y Josu Ozaita (antropólogo autónomo). La mesa redonda fue moderada por Xabier Jaso, miembro de Ankulegi, quien posteriormente elaboró un breve resumen, a modo de crónica de la conversación.

En esta ocasión, y con la intención de promover el debate, traemos aquí una de las preguntas enunciadas por Xabier Jaso en aquella mesa redonda, pues a partir de ella se evocaron ciertas ideas y las y los intervinientes plantearon una serie de respuestas que interpelaron notablemente al público asistente. Aprovechamos la estructura de este espacio digital para tratar de dar continuidad a aquel diálogo. La pregunta fue la siguiente: 

Hablando de Derechos Humanos y de otros temas contemporáneos, el año pasado la escritora Karina Pacheco comentaba que le parecía que el mundo (el Pachakuti, en quechua) había entrado en una situación de transición, en una crisis que a futuro podía producir otra realidad. Pensaba que acabábamos de entrar en una época de grandes transformaciones sociales. En este sentido, quiero preguntaros por la relación entre antropología y transformación social: ¿cuál sería el potencial de la antropología en esta época de transformaciones?


Recuperamos a continuación algunas de las respuestas y temas de debate que suscitó la pregunta, y os invitamos, a los y las lectoras de este espacio digital, a participar por medio de comentarios en la sección final de esta entrada.

Maider Eguzkitza planteó que, haciendo uso de la antropología y de algunas técnicas etnográficas, el objetivo de la cooperativa Farapi es justamente fomentar la transformación social. Por ejemplo, han trabajado sobre las fiestas locales en Euskal Herria desde un punto de vista feminista, dinamizando procesos participativos y de reflexión colectiva en torno al modelo festivo desde una perspectiva de género. A partir de un diagnóstico-etnografía colectiva sobre los símbolos, las imágenes y las actitudes sexistas que se reproducen en las celebraciones festivas, se toma conciencia y se pueden empezar a imaginar otro tipo de actividades, de representaciones o acciones concretas. En esta labor, a veces encuentran resistencias al cambio desde concepciones estáticas de la tradición, pero justamente identificar esos puntos de resistencia en el ámbito local (micro) es lo que permite realizar transformaciones. Cada grupo observa y etnografía los puntos que concentran las tensiones y, desde allí, imaginan un cambio. Generalmente, son pequeños cambios, pero pueden conducir hacia una transformación de mayor alcance.

Enara Eizagirre estuvo de acuerdo con esta idea, y enfatizó la potencia transformadora de la práctica etnográfica, subrayando la importancia del trabajo interdisciplinario. Según Eizagirre, la antropología aporta a los estudios e investigaciones una mirada holística que favorece la interacción con otras disciplinas. Trabajando en la cooperativa de sociología Aztiker, Eizagirre ha tenido varias experiencias haciendo encuestas cuantitativas que resultaron de gran utilidad para describir cuestiones sociales. Sin embargo, en algunos momentos, las encuestas no reflejan de forma significativa la realidad. En momentos de cambio, especialmente, hay una dificultad de interpretación de los datos cuantitativos y es entonces cuando las técnicas cualitativas de la antropología cobran importancia y muestran su potencial. El conocimiento se construye desde perspectivas diferentes y la antropología juega un rol importante, aportando una visión y una metodología propia.

Olatz Retegi explicó que la antropología permite interpretar símbolos, géneros, relaciones y otros aspectos sociales que contribuyen a abrir perspectivas y a situarlas en contexto. Además, el trabajo etnográfico se basa en la relación con las y los actores sociales, en la conversación, en las preguntas, en la búsqueda de un feedback o retroalimentación. En su experiencia de trabajo con Aranzadi, se dio cuenta de que ese interés recíproco se traduce también en una transmisión de la curiosidad. Puso el ejemplo concreto de una investigación en la que la población local se interesó tanto por el proyecto que las y los vecinos empezaron a investigar y proponer ideas. Según Retegui, el trabajo antropológico se comparte e intercambia, es una construcción colectiva, colaborativa, y por esa razón la etnografía ofrece claves para soluciones innovadoras y para la emancipación social.

En este punto de la conversación, Josu Ozaita quiso alimentar el debate poniendo en duda esa idea de transformación social asociada a la antropología. Planteó que si bien es cierto que el trabajo etnográfico provoca y abre reflexiones: ¿hasta qué punto podemos afirmar que la antropología implica necesariamente transformación social? Con esta pregunta, Ozaita quiso poner en cuestión la relación directa y unívoca entre antropología y trabajo crítico; esa idea de que la antropología está asociada a ciertos ámbitos de estudio o a ciertas ideas de compromiso social y político. Para Ozaita esto no siempre es así, y además, esa idea implica un cierto “purismo” que luego genera contradicciones a la hora de incorporarse al mundo laboral: parece que el trabajo antropológico, teórico y crítico, es incompatible con ciertos trabajos y con la realidad del mercado laboral. 

Enara Eizagirre estuvo de acuerdo en que existe una cierta idealización de la disciplina. Durante los estudios de Grado, en la universidad, se aprenden a analizar las relaciones de poder, las estructuras de dominación y resistencia, y se fomenta el ejercicio crítico y la deconstrucción de conceptos y realidades sociales. Sin embargo, al acceder al mundo laboral, las primeras becas u oportunidades de trabajo suelen ser muy precarias o pueden estar relacionadas con grandes empresas, conocidas por su falta de ética. Se produce entonces una cierta tensión entre esa perspectiva idealista y las opciones reales de trabajo; una crisis de valores y del sentido del compromiso con el pensamiento crítico y la transformación social en la actividad profesional. Las y los antropólogos son muy conscientes de que la adecuación y la adaptación al mundo laboral es una tarea exigente.

En definitiva, varias invitadas explicaron cómo fomentaban la transformación social utilizando la antropología: Maider Eguzkitza a partir de pequeñas reflexiones y cambios desde lo micro, Olatz Retegi a través del trabajo colaborativo. Enara Eizaguirre confirmó la eficacia de estos métodos, pero también mencionó los límites inherentes al mundo laboral. En ese mismo sentido, Josu Ozaita puso en cuestión ese papel transformador de la antropología y el alcance de los cambios sociales que puede inducir. Las dudas se retomaron en el debate final, cuando una persona del público preguntó: “¿es la antropología emancipadora, transformadora o militante per se?”

Son bienvenidas todo tipo de aproximaciones, experiencias, relatos y reflexiones, desde la pluralidad, el respeto y la diversidad de lugares de enunciación.


OpenEdition le sugiere que cite este post de la siguiente manera:
Mathias Olaso Lacarra (5 de febrero de 2023). Antropologia berez al da emantzipatzailea, eraldatzailea edo militantea? | ¿Es la antropología emancipadora, transformadora o militante per se? Ankulegi antropologia espazio digitala - espacio digital de antropología. Recuperado 23 de julio de 2024 de https://doi.org/10.58079/b784


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Buscar en OpenEdition Search

Se le redirigirá a OpenEdition Search